XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola asmatu zen mikroskopioa?.

Zuk duzun mikroskopio optikoa gizonak asmatu zuen, normalean ikusten ez diren gauzak ikusi ahal izateko.

Mikroskopio hitzak zera esan nahi du: mikro = txiki; scopen= Ikusi.

Beraz, mikroskopioa objektu txikiak ikusteko aparatu bat da.

Gizonaren begiak ezin ikus dezake milimetro baten hamarrena baino txikiagoko objekturik.

Mikroskopioa erabiliz objektu txiki horiek handituta ikus daitezke; baita gorputz horiek osatzen duten zenbait estruktura ere, gorputz horiek berak baino txikiagoak oraindik.

Mikroskopioak zuk zeure begiz ikus ezin ditzakezun gorputzak ikusten laguntzen dizu.

Naturak eman ez dizun boterea ematen dizu mikroskopioak.

Mikroskopioa ondo erabili behar duzun tresna bat da, ondo zaindu beharrekoa.

Mikroskopioaren erabilpena

Hasierako zure galdera bat hau izan daiteke: Zenbat aldiz handi dezake nire mikroskopioak objektu bat?.

Galdera hau beste era batetara plantea daiteke: Zenbaterainoko handipenez obserba dezaket nere mikroskopioarekin?.

Objektiboak eta okulareak zenbaki bat dute.

Hiru objektibodun mikroskopio batentzat, zenbakiok x6, x10 eta x45 izan daitezke.

x10 zenbakia duen objektiboak 10 aldiz handitzen du objektua; x45 duenak 45 aldiz, e.a.

Okulareentzako zenbakiak x5, x10 eta x15 izan daitezke.

x5 zenbakia duen okulareak 5 aldiz handitzen du objektiboak aurretik handitu duen irudia.

x10 objektiboak behatzen baduzu, irudia objektua baino 10 aldiz handiagoa da.

Okularea x5ekoa erabiltzen baduzu 5 aldiz handiagotzen du 10 aldiz handiagoa den irudia.

Laburzki: Azken zenbakia lortzeko objektiboaren zenbakia eta okularearena biderkatu behar dira.

Mikroskopio batek 2 okulare (x5 eta x15) eta 3 objektibo (x6, x10 eta x45) baditu, honelako handipenez ikus daiteke.